70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA

Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Akats zuzenketa

“Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez” iragarkiaren argitalpenean akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da. 2022ko martxoaren 11ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Iragarkiak dioen bezala: “Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoan onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak”.

Honako hau dioen tokian:

“2. gaia.–Administrazio elektronikoa. Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bide Elektronikoz Sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea. 11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzkoa”.

Honela behar du:

“2. gaia.–Administrazio elektronikoa. Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bide Elektronikoz Sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa”.

Lakuntzan, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2204566