70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPEA IREKITZEA nekazaritzako elikagaien sektoreko Nafarroako enpresen eta Taiwango enpresa inportatzaileen arteko B2B topaketetan parte hartzea eskatzeko.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako laugarren Nazioarteko Plana prestatu du (PIN4), Foru Komunitatearen posizionamendua hobetzeko asmoz.

PIN4 planaren barruan, Txina da nekazaritzako elikagaien sektorearen ahalegina fokalizatu beharreko lehentasunezko merkatuetako bat, eskaintzen dituen aukerak kontuan harturik. Hala, ekintza honen helburua da Nafarroako produktuak Taiwango merkatuan merkaturatzea sustatzea.

Ekintza 2022ko ekainean izanen da, eta, egungo osasun egoera kontuan hartuta, online formatuan eginen da.

Ekintzaren edukia:

Finantzatutako ekitaldiak honako jarduera hauek bilduko ditu:

–Abiapuntuko bilera, parte hartzen duen enpresa nafar bakoitza analizatzeko.

–Taiwango enpresa inportatzaileen profilak definitzea.

–B2B topaketak Taiwango inportatzaileekin.

–Ekintzan parte hartzen duten Nafarroako enpresen katalogo bat prestatuko da.

Hauek dira ekintzan parte hartu behar duten Taiwango enpresa inportatzaileak:

–Dollars.

–7 Eleven Taiwán.

–Carrefour Taiwán.

–Mayfull Foods.

Enpresa parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak:

Ekintza honetan parte hartzen duten enpresek bete behar dituzten baldintzak honako hauek dira:

–Nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresak izatea.

–Nafarroan egoitza edo helbide soziala izatea eta bertan garapen eta/edo ekoizpen lanak gauzatzea.

Eskaera aurkezteko epea:

Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, 2022ko maiatzaren 20ko 14:00ak baino lehen, Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz, Interneteko helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/convocatoria-para-participar-en-encuentros-b2b-entre-empresas-navarras-del-sector-agroalimentario-e-importadoras-taiwanesas

Fitxa horretan, formulario bat betetzea eskatzen da, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Ekintzan parte har dezaketen enpresen gehieneko kopurua:

Ekintza honetan 30 enpresak parte har dezakete, gehienez. Eskaerak aurkezten diren ordenaren arabera hautatuko dira enpresa parte-hartzaileak, gehieneko kopurura heldu arte.

Nafarroako produktuen eskaintza askotarikoa izanen dela bermatzeko, gehienez ere 10 enpresak hartuko dute parte kategoria bakoitzean.

Eskaera onartuz gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak mezu bat bidaliko du inskripzio fitxan adierazitako helbide elektronikora, eta parte-hartzaileei dei eginen zaie misioa prestatzeko bilera batera.

Azpimarratu behar da, azken batean, Taiwango enpresa inportatzaileek erabakiko dutela zer enpresarekin bildu. Formularioa betetzeak ez du bermatzen azkenean topaketak eginen direnik.

Enpresa parte-hartzaileen betebeharrak:

–Enpresaren datuak jakinaraztea, ekintzan parte hartzeko eskaeran zehazten direnak.

–Ekintza egiten denetik 15 eguneko epean, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorriko dien balorazio inkesta betetzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 25ean.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F2204525