70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

62/2022 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez atzemandako akats bat zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren V. eranskinean. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 2an emandako 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 29an emandako 343/2021 Ebazpenaren bidez, IV. eta V. eranskinetan atzemandako akatsak zuzendu ziren. V. eranskinaren zuzenketa, hain zuzen, programazio didaktikoan sartu beharreko elementuei buruzkoa da.

Orain, akats bat atzeman da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 2an emandako 324/2021 Ebazpenaren V. eranskinean, Haur Hezkuntzako etaparako unitate didaktikoaren defentsa egin behar duten izangaiak nahasten ahal dituena. Izan ere, akats baten ondorioz, zuzendu beharreko paragrafoan esaten dena kontraesankorra da aurreko paragrafoan programazioei buruz esaten denarekin (paragrafo hori ebazpen honen aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren bidez aldatu egin zen).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea, beherago adierazten den moduan, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 2an emandako 324/2021 Ebazpenaren V. eranskinean atzemandako akatsa (ebazpen horren bidez onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura):

V. eranskinean, 3. puntuan, honela dioen tokian:

“3. Unitate didaktikoa:

Unitate didaktikoa prestatzean honako hauek ezarri beharko dira: unitate didaktikoaren ikaskuntza-helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak, planteatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak, alderdi metodologikoak eta antolaketakoak, ebaluaziorako prozedura eta tresnak, bai eta gaitasunak garatzearekin duten lotura ere. Horrez gain, Lehen Hezkuntzan kontuan hartuko dira bai ikaskuntzaren estandar ebaluagarriak, baita kalifikazio irizpideak ere.”

Honako hau behar du:

“3. Unitate didaktikoa:

Unitate didaktikoan honako hauek ezarri beharko dira: unitate didaktikoaren ikaskuntza-helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak, planteatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak, alderdi metodologikoak eta antolaketakoak, ebaluaziorako prozedura eta tresnak. Horrez gain, Lehen Hezkuntzan kontuan hartuko dira bai ikaskuntzaren estandar ebaluagarriak, bai kalifikazio irizpideak, baita gaitasunak garatzearekin duten lotura ere”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta koordinazio epaimahaiari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 23an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2204510