7. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 12a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERTIZARANA

Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergaren likidazioa jakinaraztea

Interesdunari edo bere ordezkariari ezin izan zaio jakinarazpena egin, Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99.4 artikuluan ezarritako moduan, Administrazio honi egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, eta espedientean jasota dagoenez artikulu horretan xedatutakoaren arabera egin diren jakinarazpen saioak, ediktu honen bidez aipatzen dira ordaintzera behartutakoak eta horien ordezkariak, artikulu horretan bertan ezarritakoaren arabera jakinarazteko. Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, astelehenetik ostiralera, Bertizaranako Udaletxean, Frontoiaren plaza, 11-D, 31793 Narbarte (Nafarroa). Epe horretan agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, agertzeko epea bukatu eta hurrengo egunean.

Oharrak:

Administrazio egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Gobernuko Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Narbarten, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

ERANSKINA

Zergaduna: Apartamentos Turísticos Bertizarana, S.L.

IFZ: B20920468.

Espediente zk.: 2021/335.

Likidazio data: 2021/11/23.

Zenbatekoa eurotan: 449,58.

Iragarkiaren kodea: L2118137