7. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Comarca-2 industrialdea handitzeko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Comarca-2 industrialdea handitzeko urbanizazio proiektua, NASUVINSAk sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2117956