68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko martxoaren 17an egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldirako onetsiriko aurrekontu orokor bakarrean 1/2022 aldaketa egiteko espedientea, Mankomunitatearen bulegoetarako bideo-atezaina erosi eta instalatzeko aparteko kredituari buruzkoa. Guztira, 1.149,50 euro egiten ditu, eta Mankomunitateko udalen ekarpen gehigarriaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 1/2022 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2022ko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2204089