68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2022rako

Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko martxoaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen:

“Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako xedapenak; izan ere, haren bidez zehaztu zen urteko lanaldia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat, hain zuzen ere aplikatzekoa dutenentzat abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina (aipatutako foru dekretua eman zen legegintzako foru dekretu horren 59. artikuluaren babesean).

Ikusita 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Kontuan harturik 154/2021 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022ko lan-egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako.

Batzarrari honako erabaki hau hartzea proposatu zaio:

1. Onestea 2002rako jaiegunen egutegia, igandeez gain, Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileentzat, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundearen festa.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 19a: Anaitasunaren jaiak.

–Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.

–Azaroaren 1a eta 31a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

2. Urteko lanordu kopurua 1.592 egiazko lanordukoa izanen da, eta honela eginen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Abenduaren 23an eta 30ean lanaldia ordu 1 eta 10 minutu lehenago bukatuko da, eta 40 minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko. Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek ez dute eskubiderik izanen lanaldi-murrizketa hori konpentsatzeko.

3. Baliogabe deklaratzen dira, 2022an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta xedapen honetan ezarritakoak: 140/2021 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bitartez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2022ko lan-egutegian jaso diren horietan ere.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta, ediktu bidez, Uharteko eta Esteribako Udaletako iragarki-tauletan ere.”

Uharten, 2022ko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L2204081