2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUDAIRI
1/2021 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Zudairiko Kontzejuak, 2022ko martxoaren 10ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2021 aurrekontu-aldaketa, hau da, aparteko kreditua eta 2/2021 kreditu-gehigarria.
Espedientea Batzarraren bulegoan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2021 eta 2/2021 aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsiak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Zudairin, 2022ko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Osés.
Iragarkiaren kodea: L2204260