68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2021eko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an, 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, beraz, argitara ematen da. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

2/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK:

Aurrekontu-aplikazioa: 4121 6330002. Zabala, Olmos eta Arasako hidranteak aldatzea: 46.000,00 euro.

Finantzaketa:

Aurrekontu-aplikazioa: 87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 46.000,00 euro.

3/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK:

Aurrekontu-aplikazioa: 3410 4890002. Dirulaguntza, C.D. Santacara: 15.000,00 euro.

Finantzaketa:

Aurrekontu-aplikazioa: 87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.000,00 euro.

4/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK:

Aurrekontu-aplikazioa: 2110 16009. Funtzionarioen montepioa: derrama 36.000,00 euro.

Finantzaketa:

Aurrekontu-aplikazioa: 4508001. Laguntza montepioa finantzatzeko: 25.000,00 euro.

Aurrekontu-aplikazioa: 87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 11.000,00 euro.

Santakaran, 2022ko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2204053