68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

2022rako karga-tasak

Santsolgo Udalak, 2021eko azaroaren 26an egin bilkuran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2022rako:

1.–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,22.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %8.

Santsolen, 2022ko martxoaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2204146