68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Ordenantza, udal ludotekaren funtzionamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2022ko martxoaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal ludotekaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza.

Hasierako onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oteitzan, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2204121