68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2204061