68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 570. eta 615. lurzatietan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen José Luis Gayarre Imízcozek eta Dionisio Izal Camellónek aurkeztutako xehetasun-azterketa, zeinen xedea baita exekuzio unitate bakarraren mugaketa, egungo bi exekuzio unitate bilduz (U.E. 1.10 eta U.E. 1.11), udal katastroko 2. poligonoko 570. eta 615. lurzatietan. Helburua da eremuaren exekuzio juridikoa eta materiala egitea, hirigintzako exekuzio tresnak izapidetuz: birpartzelazio eta urbanizazio proiektua.

Iragarkia 2021eko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an, baita udaletxeko iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79,1. artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2022ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204539