68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 145. lurzatian. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Enrique Gayarre Imízcozek eta Yolanda Gimeno Montesek aurkeztutako xehetasun-azterketa. Horren xedea da aztertzea Urrutia auzoko 58. zenbakian den (udal katastroko 1. poligonoko 145. lurzatia) familia bakarreko etxebizitzaren bolumetria, baita hark ingurune urbanoarekiko duen egokitzapena ere, oraingo bi mantsardei eusteko eta egoerari irtenbide logiko bat emateko.

Iragarkia 2021eko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an, baita udaletxeko iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79,1. artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2022ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204534