68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Lizarrako Jabetza Erregistroarekiko lankidetza-hitzarmena bukatzea

2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioen gaineko zerga) kudeatu, likidatu eta biltzeko. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatutakoarekin.

Morentingo Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen bukatutzat ematea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Morentingo Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako hitzarmena, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Morentinen, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, María Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2204255