68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34E/2022 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei. DDBN identifikazioa: 612988.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak uste du segitzen duela behar beharrezkoa izaten turismo sektorean egindako inbertsioak bultzatzea, turismo arloko azpiegituren eskaintza modernizatzeko, Nafarroaren irudiarekin bat datorren kalitate maila eduki dezan; eta gainera, sektorearen eraldaketa digitala lortzeko prozesua bultzatu nahi du.

Jarduketa horiek aurreikusita daude Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoan (2018-2025), honako izena daraman helburu estrategikoaren barruan: “enpresa sarea indartzea eta turismoaren kalitatea, jasangarritasuna eta irisgarritasuna hobetzea”. Helburu estrategiko horrek turismoko instalazio eta azpiegiturak modernizatu eta egungo bezeroaren beharrizan eta gustuetara egokitzea planteatzen du, sektorearen, eta, beraz, destinoaren lehiakortasuna hobetzen lagunduko duelakoan, ezinbestean.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, eta, hortaz, kasuan kasuko baremoaren aplikazioak zehaztuko du dirulaguntzak emateko hurrenkera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdia onestea, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 586.705 euroko gastua baimentzea dirulaguntzen deialdiaren konpromisoei aurre egiteko. Kopuru hori 2022ko Nafarroako aurrekontu orokorretako “Dirulaguntzak turismoko enpresa txiki eta ertainei. Lehiakortasuna hobetzea” izeneko 830001-83100-7709-432100 partidaren kontura finantzatuko da.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 2an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

Dirulaguntzen deialdia Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainek lehiakortasuna hobetzeko. Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak arautzea. Aipatutako dirulaguntzak dira ETE horiek inbertsioak egiteko, establezimendu turistikoak hobetzeko eta berritzeko, Nafarroako bidaia agentzien, turismo aktiboko edo/eta kulturaleko enpresen ekipamendua hobetzeko, baita sektorearen eraldaketa digitalaren prozesuan beharrezkoak diren ekipamenduak eta garapen teknologikoak inplementatu eta bultzatzeko ere.

Deialdi honen xedea da turismoko azpiegituren kalitatea mantendu, sendotu eta hobetzea, turismoaren sektorea indartzearren eta lehiakorragoa izatearren, horrela Nafarroak destino gisa duen irudi orokorra hobetzen laguntzeko.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen gastu konpromisoak betetzeko baimendu den kreditua 586.705 eurokoa da.

3. oinarria. Inbertsioak gauzatzeko epea.

Inbertsioak 2021eko urriaren 1etik 2022ko urriaren 14ra bitartean gauzatu beharko dira, egun horiek barne. Ondorio horietarako, gauzatu direla ulertuko da baldin epe horretan egin, fakturatu eta ordaindu badira.

4. oinarria. Enpresa onuradunak.

1.–Betebehar orokor hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainek jasotzen ahalko dituzte laguntzak.

1.1. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskaera-orrian, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

1.2. Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

1.3. ETE eskatzaileek eratzen dutenean pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte bat, edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, behar adinako ahalmena duena onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko.

Kasu horietan, berariaz adieraziko dira dirulaguntzaren eskaera-orrian zer konpromiso hartzen dituen bere gain unitateko kide bakoitzak. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean adieraziko da kide bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Kideok ere onuraduntzat joko dira.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira eskatzaileak Nafarroako Foru Ogasuneko entitateen erroldan duen inskripzio agirian ageri diren partaidetza portzentajeak, salbu eskatzaileak bestelako adierazpenik egiten badu.

1.4. ETEa izatea, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

1.5. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da.

2.–Enpresa txiki eta ertain eskatzaileek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta agertzea establezimendu turistikoaren, bidaia agentziaren edo turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresaren titular gisa, 2021eko urriaren 1a baino lehenagotik.

Enpresa eskatzailea egun horretan titular gisa agertzen ez bada, baina Nafarroako Turismo Erregistroan titulartasunaren aldaketa tramitatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu badu dirulaguntzaren eskaera aurkezten den egunerako beranduenez, betetzat joko da betekizun hori.

Frankizia araubidean dauden enpresen kasuan, baldintza hori bete dela ulertuko da laguntza eskatzen duen enpresa frankiziaduna Nafarroan dagoen establezimendu frankiziadunaren kudeatzaile gisa agertzen denean Nafarroako Turismo Erregistroan.

2.2. Web-orria izatea, eguneraturik eta jardunean, eta posta elektronikoa ere jardunean. Enpresa enpresa-talde bateko kide bada, baldintza horiek betetzat joko dira enpresa eskatzaileari dagokion enpresa-taldeak web-orri korporatiboa eta posta elektronikoa baditu.

2.3. Heldutasun digitalaren mailari buruzko autoebaluaziorako galde-sorta egina izatea, ondoko online plataforma honen bidez: https://turismo.labtdnavarra.com/ Hori Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustatutako Turismo enpresen eraldaketa digitalerako laborategi-proiektuaren barruan kokatzen da. Autodiagnostiko horrek laguntzaren eskaera-orria aurkezten den egunean egina beharko du, edo bestela, egun horretatik hilabeteko epean beranduenik, hala egin ezean eskatutako laguntza ukatuko baita.

Dirulaguntzaren organo kudeatzaileak egiaztatuko du baldintza hori betetzen den, eskatzaileak inolako agiririk aurkeztu beharrik gabe.

Establezimendu turistikoek eta bidaia agentziek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte eskabidea aurkezten duten egunerako:

3.1. Ostatuen establezimenduak.

Ekonomia-jardueren gaineko zergaren (aurrerakoan EJZ) epigraferen batean alta emanda egon behar dute, 681.etik 687.era arteko taldeetan, biak barne, ondoko modalitateren batean:

–Hotel establezimenduak (hotelak, hostalak eta ostatu-etxeak).

–Landetxeak.

Onartuko dira, baita ere, EJZn 861. edo 862. taldeetan alta emanda daudenak (“Hirilurreko ondasun higiezinen alokairua” eta “Landalurreko ondasun higiezinen alokairua”, hurrenez hurren).

–Apartamentu turistikoak.

Onartuko dira, baita ere, EJZn 861. edo 862. taldeetan alta emanda daudenak (“Hiri-lurreko ondasun higiezinen alokairua” eta “Landa-lurreko ondasun higiezinen alokairua”, hurrenez hurren).

–Turismo kanpalekuak.

–Turismoko aterpetxeak.

3.2. Jatetxeak.

EJZn alta emanda egon behar dute, 671. taldean. “Jatetxe zerbitzuak”.

Karta gutxienez hiru hizkuntzatan eduki behar dute.

3.3. Bidaia agentziak.

EJZn alta emanda egon behar dute, 755. taldean, “Bidaia agentziak”.

3.4. Establezimendu turistikoek ez dute eduki behar konpondu gabeko okerrik beren instalazioetan. Hau aplikatuko da Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak horren harira errekerimendurik jakinarazten badu eta horretarako epea amaitu denean enpresak ez badu egin zaion errekerimendua bete.

3.5. Ez dira diruz lagunduko industrialdeetan, merkataritza guneetan edo zerbitzu guneetan kokatutako jatetxeak.

4.–Organo kudeatzaileak baieztatuko du 2.1 eta 3.4 apartatuen baldintza espezifikoak betetzen direla, Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalaren bidez; eta organo kudeatzaileak baieztatuko du gainerako baldintzak betetzen ote diren. Zehatz esateko, EJZ baieztatzeko, Nafarroako Jarduera Ekonomikoen Erregistroko informazioa hartuko da kontuan, web lotura honetan: https://hacienda.navarra.es/RegistroIAE.web/Registro.aspx.

5.–Eskaeren tratamendua kasu zehatz batzuetan.

Etxebizitza partikularrak ukitzen dituzten proiektuen kasuan, eskaerak argi bereiziko ditu establezimendu turistikoari dagokion zatia, eta, betiere, diruz lagunduko da, bakar-bakarrik, jarduera turistikorako erabiltzen diren inbertsioen zati proportzionala, establezimendu turistikoarekin zuzeneko eta zalantzarik gabeko lotura duena.

5. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak.

1.–Honako inbertsio proiektu hauek izanen dira dirulaguntzen xede:

1.1. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak jartzea.

Kostu diruz lagungarriak dira birkarga-puntua, babesak eta obra zibila.

Jarduketak abenduaren 21eko 29/2021 Errege Lege-dekretuaren arabera eginen dira (dekretu hori mugikortasun elektrikoa, autokontsumoa eta energia berriztagarrien hedapena sustatzeko premiazko neurriak hartzen dituena da).

2. balorazio irizpideko puntuazioa aplikatze aldera, proiektu mota horretan eskaera bat egin dela joko da, baldin eta aurreikusitako jarduketen diru-kopurua, birkarga-puntuaren instalazioari zuzenean egotz dakiokeena, dirulaguntzaren xede den proiektu globalaren diru-kopurua %80 baino handiagoa bada.

1.2. Establezimendu turistikoan, mugikortasuna murriztua dutenen edo bestelako muga fisiko, psikiko edo zentzumeneko bat dutenen irisgarritasuna hobetzeko instalazioak eraberritzeko, egokitzeko edo hobetzeko obrak eta jarduketak, baita oztopo arkitektonikoak eta zentzumenekoak kentzekoak ere.

Eskaera bat proiektu klase horretakotzat joko da, jarraian zerrendatzen diren baldintzak betetzen baditu. Hala bada, baremoaren 2. balorazio irizpideari dagokion puntuazioa lortuko du:

–Irisgarritasunaren arloan egin gogo diren jarduketen zenbatekoak gainditu behar du dirulaguntzaren xede den proiektu orokorraren zenbatekoaren %80.

–Jarduketek Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea bete beharko dute, eragiten dien heinean.

–Aurretik adierazitako inguruabarrak nahitaez enpresa edo profesional eskudun batek egiaztatu beharko ditu, bai eskaera aurkezteko unean bai eginiko jarduketen justifikazioa aurkezteko unean.

–Proiektuarekin batera, eskaera aurkeztean, ez bada aurreko apartatuan eskatutako egiaztagiria aurkezten, proiektuak ez du jasoko proiektu mota horretarako ezarritako puntuazioa, baremoaren 2. balorazio irizpidean ezarritakoa.

1.3. Establezimendu turistikoaren kategoriari eusteko edo handiagotzeko eraberritze, berritze, hobetze eta egokitze obrak.

Bereziki, bidaia agentzien kasuan, inbertsio mota hauek beren instalazio edo establezimendu fisikoetan onartzen ahalko dira, baldin eta horiek kalearen maila berean badaude, publikoari aurrez aurre arreta ematen zaion puntua badira eta jarduerari dagokion zerbitzua ematen bada. Sekula ez da onartuko lokal edo instalazio hauen eraberritzea baldin eta, soilik edo nagusiki, enpresaren langileen erabilerarako bulegoetarako erabiltzen badira, publikoa, bisitariak edo turistak hartu gabe.

1.4. Establezimendu turistikoetako igerilekuak urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretuari egokitzeko beharrezko inbertsioak (foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak ezartzen ditu).

Inbertsio horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Igerilekua, erabilera kolektibokoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren erroldan egon behar da (Ingurumen Osasunaren Atala).

–Aurreikusitako inbertsioek aipatu institutuaren oniritzia eduki behar dute.

1.5. Zikloturistentzako instalazioak eta/edo zerbitzuak hobetzea.

Instalazioak eta azpiegiturak egokitzera bideratutako inbertsioak onartuko dira, zikloturistari hainbat zerbitzu emateko aukera ematen dutenak, esaterako, bizikletak gordetzeko espazioak, tailerretarako espazioak, garbitzeko guneak eta abar, baita aktibo finkoak, bizikletak eta zerbitzu horiek emateko beharrezko ekipamendua eskuratzeko ere.

Eskaera bat proiektu klase horretakotzat joko da, jarraian zerrendatzen diren baldintzak betetzen baditu. Hala bada, baremoaren 2. balorazio irizpideari dagokion puntuazioa lortuko du:

–Zikloturistentzako instalazioak hobetzeko inbertsioen arloan egitea aurreikusitako jarduketen zenbatekoak gainditu behar du dirulaguntzaren xede den proiektu orokorraren zenbatekoaren %80.

–Enpresak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustatutako produktu zikloturista bat sortzeko ikastaroko tutoretza-programan parte hartu behar izan du eskabidea aurkezten den egunean.

1.6. Establezimendu turistikoko, turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresen edo bidaia agentziaren altzariak eta ekipamendua eskuratzea.

Turismo aktiboko eta/edo kulturaleko enpresen kasuan, bakarrik onartuko dira Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzea justifikatu zuen jardueraren berezko eta beharrezko ekipamenduan egindako inbertsioak.

Ez dira onartuko turismo aktiboko eta/edo kulturaleko enpresak egiten dituen gainerako jarduerak gauzatzeko izan ditzakeen azpiegituretan edo instalazioetan egin diren inbertsioak, jarduerak izan daitezkeelarik ostalaritzakoak, kirolekoak, prestakuntzakoak eta abar, JEZen alta emanda dagoen epigrafeen arabera.

1.7. Garapen teknologikoko inbertsioak.

Diruz lagungarritzat jotzen dira enpresaren jarduera kudeatzeko garapen teknologikoetan, digitalizazioan eta merkaturatze-sistemetan hobekuntzak egiteko inbertsioak, honako hauek esaterako: kontabilitate sistemak eta soluzioak, CRM (bezeroen kudeaketa), enpresa kudeaketako soluzioak (ERP), hotel kudeaketako soluzioak, ostalaritzarako saltokiko terminala, zaintzako eta adimen lehiakorreko sistemak (Big data eta adimen artifiziala), seinaletika digitala, establezimenduetarako kontrol, monitorizazio eta kudeaketarako soluzioak, enpresa-efizientziara bideratutakoak, salmenta-puntuak eta hari lotutako marketina kontrolatzeko loT soluzioak (gauzen Internet-a), erreserbarako softwareak, eta antzekoak.

Era berean, lehendik dauden webguneak egokitzeko inbertsioak jasotzen ahal izanen dira, bai eta eskainitako zerbitzuak online erreserbatzeko edo kontratatzeko sistemak sartzeko inbertsioak ere.

Inbertsioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Tresna informatikoen ezarpena sistema estandarretan edo neurrira egindako garapenen bidez garatu beharko da, eta gailu mugikorretara egokitua egon beharko da.

–B2C merkataritza elektronikoaren plataformek aukera eman beharko dute enpresa eskatzaileak merkatuan jartzen dituen produktu edo zerbitzuak kontratatzeko, eta online ordainketen transakzioak denbora errealean egiteko.

Eskaera bat mota horretako proiektutzat hartzeko, garapen teknologikoaren arloan egin beharreko jarduketetarako aurreikusitako zenbatekoak dirulaguntzaren xede den proiektu osoaren zenbatekoaren %80 gainditu behar du.

2. oinarria.–Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak.

2.1. Obra hauek: isolamendua, saneamendua, elektrizitatea, segurtasun-sistemen instalazioa, berokuntza-sistemak, klimatizazioa, igeltserotza, iturgintza, zurgintza, instalazioak, etab.

2.2. Zerbitzu tekniko profesionalengatiko ordainsariak, ezinbestekoak eta diruz lagun daitezkeen proiektuak gauzatzearekin zuzenean lotutakoak; soil-soilik, proiektua idazteko, obra zuzentzeko, ingeniaritzako eta dekorazio edo instalazio proiektuen gastuak. Kontzeptu horiengatik, diruz lagungarritzat onartuko da aurreikusitako inbertsio diruz lagungarrien aurrekontuaren %10, gehienez ere, baina gastu horiek ez dira kontuan hartuko 6. oinarrian eskatutako inbertsioen gutxieneko zenbatekoak lortzeko.

Dirulaguntza ordaintzeko unean, kontzeptu horiekin justifikatutako gastutzat joko da justifikatutako gauzatze materialaren zenbatekoaren %10era arte, gehienez. Ondorioz, gastu mota hori bakarrik justifikatzen bada, ezin izanen da emandako dirulaguntzaren inolako ordainketarik egin.

2.3. Eskaintzen diren jarduerak egiteko beharrezkoak diren ekipamenduak eta aktibo finkoak erostea, baita instalazio eta lokaletako altzariak erostea ere, inbertsioak badira, eta ez birjarpen, mantentze-lan edo kontserbazioa, eta jarduera turistikoarekin zuzenean lotutako erabilera baldin badute.

3.–Honako kontzeptu hauek ez dira diruz lagungarriak:

–Sarbideetako obra edo konponketak salbu turismorako erabiltzen den jabetzaren zatirako badira.

–Erremintak, tresnak eta ekipamendua erostea, eta establezimenduaren, bidaia agentziaren edo turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresaren zerbitzuekin zuzenki lotuta ez dauden instalazioetako eta azpiegituretako inbertsioak. Ondorio hauetarako, kontuan hartuko da Nafarroako Turismo Erregistroko informazioa, enpresaren inskripzioari eta/edo jarduerari buruzkoa.

–Hornigaiak, mihiseria eta etxetresna elektriko txikiak eta birjartze balioa duten ekipamenduak, salbu eraberritze integraleko proiektu baten parte badira.

–Garraiobideak, lotura esturik ez badute enpresaren jarduera nagusiarekin eta ezinbestekoak ez badira horren jarduera turistikorako. Halakoetan, aurkeztutako aurrekontuaren %50 baizik ez da izanen diruz lagungarria, soilik Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak beren potentzial kutsakorraren arabera honela katalogatutako ibilgailuetan (http://www.dgt.es/es/seguridad-vial/distintivo-ambiental/): “zero isuriak” motan (itsasgarri urdina), “eko” motan (itsasgarri urdina eta berdea), eta “berde” motan (itsasgarri berdea).

–Leasing bidez finantzatutako jarduketetako inbertsioak.

–Ekipo informatikoak, ordenagailuak, eramangarriak, tabletak, inprimagailuak.

–Web-orrien mantentze-lanak, domeinua edo hosting-a berritzea, etab.

–Edozein programa edo aplikazio informatiko mantentzeko lanak, sare sozialen kudeaketa, etab.

–Zikloturistentzako arropa, oinetakoak, kaskoak eta ekipamendua, baita bizikletak konpontzeko tresnak eta osagarriak ere.

–Establezimendu turistikoaren perimetrotik kanpo egindako inbertsioak.

–Higiezinak eta lurrak erostea.

–Aktibo finko erabiliak.

–Margotzeko eta papereztatzeko lanak, osorik eraberritzeko proiektu baten parte ez badira.

–Enpresak bere ibilgeturako egindako lanak.

–Edozein eratako zergak, lizentziak, baimenak edo antzeko gastuak.

–Igerileku berriak eraiki edo instalatzeko lanak, bai eta urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua betetzen ez duten igerilekuetan egindako inbertsioak ere.

–Establezimendu turistikoaren mantentze-lanak. Horrelakotzat joko dira aldizka egiten direnak eraikina eta haren instalazioak erabiltzeko egoera ezin hobean mantentzeko (zorrotenak garbitzea, margotzea, zurgintzako konponketak, berokuntza sistemak doitzea, ur bero sanitarioa, klimatizazioa eta abar).

6. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.–Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen inbertsioaren zenbatekoaren gainean %35eko ehunekoa aplikatuta eskuratzen dena da (BEZa kanpo).

2.–Gehieneko dirulaguntza 35.000 eurokoa izanen da enpresa onuradun bakoitzeko.

3.–Honako hau da eskaera bakoitzeko eskatzen den gutxieneko inbertsioa (BEZa kanpo):

GUTXIENEKO INBERTSIOA

Establezimendu edo enpresa mota

Mikroenpresa

Enpresa
txikia

Enpresa
ertaina

Establezimendu turistiko orokorrak

6.000

9.000

15.000

Landetxeak eta apartamentu turistikoak

3.000

5.000

9.000

Turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresak

2.000

3.000

5.000

7. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1.–Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Eskaerak aurkezteko modua.

a) Pertsona juridikoen kasuan eta pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteen kasuan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean.

Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Sector+turistico/Subvenciones.htm (hemendik aitzina laguntzaren fitxa); fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna dela zuzenketaren eguna.

b) Pertsona fisikoen kasuan.

Ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, a) letran ezarritako moduan, edo bestela aurrez aurre, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistroetako edozein erabiliz.

3.–Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den inprimakia erabiliz eginen dira, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

4.–Turismo enpresa bakoitzak eskaera bat aurkeztuko du, ez bada eraikin edo instalazio ezberdinetan, bereizietan, erabat banatuetan eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskripzio-kodeak ezberdinak dituztenetan egin beharreko proiektuak. Kasu horretan establezimendu turistiko bakoitzeko eskaera bana aurkeztuko da.

Baldin eta erakin, instalazio, konplexu, espazio edo azpiegitura batean badaude enpresa bereko hainbat establezimendu turistiko, enpresak eskaera bakarra aurkeztuko du multzoan eginbehar dituen inbertsio guztiengatik.

5.–Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira (eskaera telematikoa bada, dokumentu bereizietan eskaneatuak eta behar bezala identifikatuak):

5.1. Enpresa eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskaera-orriak honako adierazpen hauek ditu:

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, frogatzeko 4.1 oinarrian eskatutako baldintza orokorrak betetzen direla.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, jasotako beste dirulaguntza batzuei eta de minimis laguntzei buruzkoa (13. oinarrian aipatzen dira).

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean dauden eskatzaileek adierazi ahal izateko, hala badagokie, onartzen dutela beste portzentaje batzuk aplikatzea dirulaguntzaren ondoriozko konpromisoetan parte hartzeko, baldin eta portzentaje horiek badira Nafarroako Zerga Ogasuneko entitateen erroldan inskribatzeko egiaztagirian jasota daudenak ez bezalakoak.

d) Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzendua (Diruzaintza Atala), baldin enpresa eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen baditu laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

5.2. Jarduketa diruz lagungarriei buruzko dokumentazioa.

a) Dirulaguntza zer proiektutarako eskatzen den, horren memoria deskribatzailea, gutxienez ere, informazio hau jasotzen duena:

–Inbertsioak egitera bultzatzen duten arrazoiak eta proiektua betez lortu nahi diren helburuak.

–Diruz lagunduko den aldiaren barruan egin diren eta/edo egiteko diren jarduketen deskribapena.

–Proiektua gauzatzeko faseak, zenbat gauzatu den dirulaguntza-eskaera aurkezten denean, eta erabat burutzeko aurreikusten diren epeak.

–Diruz lagungarria den epean egin diren edo egiteko diren inbertsioen zenbateko xehatua.

b) Proiektuak igerilekua indarreko araudira egokitzea eragiten badu, Nafarroako Osasun Publikoko eta Laneko Institutuaren (Ingurumen Osasuneko Atala) oniritzia eduki beharko du eta, ondorio horietarako, laguntzak kudeatzen dituen organoak aurkez daitezkeen era horretarako proiektuak igorriko ditu, aipatu Institutuak ebalua ditzan.

c) Aurrekontuak, kontzeptuka zehaztuta, edo proformako fakturak, edo fakturak jarduketak eginda badaude; ez dira inoiz onartuko eskatzailearen uste edo balioespenetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak. Ez dira onartuko 100 eurotik beherako aurrekonturik, ez proformako fakturarik ere (BEZa kanpo).

d) Hala badagokio, obra proiektu bisatua.

e) Ibilgailu elektrikoentzako birkarga-puntuen instalazioen kasuan, aurretiazko lizentzia edo baimenen ordez erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da, 29/2021 Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenarekin bat.

f) 1.2, 1.3 eta 1.4 motako proiektuen kasuan, eta 1.5 motako proiektuen kasuan, baldin eta obrak egin behar izatea ekartzen badu, obra-lizentzia aurkeztu behar da (obra handiak) edo toki entitateari obra txikiak komunikatu zaizkiolako dokumentua, edo, hala badagokio, toki entitatearen ziurtagiri bat, lizentziarik edo baimenik ez dela beharrezkoa esaten duena.

Dokumentazio hau eskaerarekin batera aurkeztu behar da.

Apartatu honetan edo e) apartatuan adierazitako dokumentazioaren eskaera toki entitatean aurkeztu izanaren ordezkagiria onartzen ahalko da. Bi kasuetan, eskatzaileak konpromisoa hartzen du dokumentazio hori dirulaguntzaren justifikazioa aurkezteko azken egunean aurkezteko, beranduenez.

g) Hala badagokio, enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo frogagiria, adierazten duena inbertsio proiektua dela “Irisgarritasuna hobetzekoa”.

h) Jatetxeek esteka bat jarri behar dute eskaera inprimakian, baieztatu ahal izateko karta hiru hizkuntzatan dagoela.

i) Gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada, erreforma, berritze eta egokitzeko obrak gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo ondasunak hornitzeko kasuetan (altzariak eta ekipamenduak erostea), eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez eskaeraren inprimakiko “Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa” apartatuan.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua. Edonola ere, alderdi horiek aipatu eskaera-orrian frogatu beharko dira.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

5.3. Dirulaguntza zer jarduketatarako eskatzen den, horiexei buruzko dokumentazioa, baloratu ahal izateko.

1., 2., 3., 4. eta 5. balorazio irizpideak aplikatzeko, ez da inongo dokumentaziorik aurkeztu behar.

Organo kudeatzaileak egiaztatuko du 9. balorazio irizpidea, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuarekin batera, eskatzaileak eskariaren inprimakian horretarako ezarritako erantzukizunpeko adierazpena bete badu.

Gainerako balorazio irizpideak aplikatzeko, 8. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu behar da laguntza eskaerarekin batera. Dokumentazio hori eskaera aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada, aipatu irizpide horiei dagokien puntuazioa ez da aplikatuko.

6.–Eskaerak betebehar horiek betetzen ez baditu edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8. oinarria. Dirulaguntzak emateko irizpideak.

1.–Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 6. oinarrian ezarritako laguntza-intentsitatea aplikatuko zaie, aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

Baimentzen den kreditua aski bada dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen eskaeren lehentasun zerrenda prestatzea.

Aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira.

2.–Eskatzaileren bati ezin bazaio eman legokiokeen laguntza osoa, laguntzak emateko ebazpena baino lehen 3 egun balioduneko epea emanen zaio adierazteko ea ados dagoen berarentzat aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoarekin.

Proposatutako dirulaguntzarekin ados agertzen diren onuradunek dirulaguntza osagarria jasotzen ahalko dute, halako batean aurrekontu-baliabide gehiago sortuz gero (onartutako dirulaguntzak baino dirulaguntza txikiagoak ordaindu direlako edo onartutako dirulaguntzei uko egin zaielako), bakar-bakarrik baldin eta onartutako laguntza kreditu nahikorik egon balitz legokiekeena baino %75 txikiagoa bada.

3.–Hauek dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

1. irizpidea.–Aurreko urteetan lortutako dirulaguntzak.

Zer laguntza lortu den Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak tramitatu dituen ETE turistikoen lehiakortasuna hobetzeko deialdietan (2017., 2018., 2019., 2020. eta 2021. urteetan), honako puntuazio hau emanen da:

2017. ETA 2021. URTEEN ARTEAN LORTURIKO DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

PUNTUAK

Dirulaguntzarik jaso ez izana

20

2.000 euro arte

15

2.001 eurotik 5.000 eurora

10

5.001 eurotik 10.000 eurora

5

10.001 eurotik 15.000 eurora

2

15.000 eurotik gora

0

Ez dira jasotako dirulaguntzatzat hartuko ezarritako epeetan uko egin zaienak.

2. irizpidea.–Inbertsio proiektuaren mota.

PROIEKTU MOTA

PUNTUAK

Ibilgailu elektrikoak birkargatzeko azpiegiturak jartzea

25

Irisgarritasuna hobetu eta oztopo arkitektonikoak ezabatzea

25

Garapen teknologikoa

15

Zikloturistentzako instalazioak eta/edo zerbitzuak hobetzea

15

Gainerako inbertsio proiektuak

0

Puntuazio hau aplikatzeko 5.1 oinarrian ezarritakoa hartuko da aintzat.

3. irizpidea.–Enpresaren tamaina.

Ondorio horretarako aurkeztu den erantzukizunpeko adierazpenaren arabera, puntuazio hau emanen da:

ENPRESAREN TAMAINA

PUNTUAK

Mikroenpresa

6

Enpresa txikia

4

Enpresa ertaina

2

4. irizpidea.–Enpresa eskatzailearen EJZko epigrafearen arabera:

EJZko EPIGRAFEA

PUNTUAK

681. multzotik 687. multzora. Ostatu arloko zerbitzuak

4

Turismo aktibo eta kulturaleko enpresak, eta beste atal batzuetan aintzat hartzen ez diren baina turismo erregistroan inskribatuta dauden gainerako turismo enpresak

4

671. multzoa. Jatetxe zerbitzuak

2

755. multzoa. Bidaia agentziak

2

861. multzoa. “Hiri-lurreko ondasun higiezinak” eta 862. multzoa “Landa-lurreko ondasun higiezinen alokairua”

0

Enpresa alta emanda badago lehen esandako multzoetako batzuetan, eskaerari emanen zaizkio puntuazio handieneko EJZri dagozkion puntuak.

Irizpide honetako puntuazioa 4 izanen da gehienez ere.

5. Irizpidea.–Web-orriaren itzulpena.

Enpresaren web-orria itzulita dagoen hizkuntza-kopuruaren arabera, puntuazio hau adjudikatuko da.

HIZKUNTZAK

PUNTUAK

Gaztelania + hizkuntza 1

1

Gaztelania + 2 hizkuntza

3

Gaztelania + 3 hizkuntza edo gehiago

4

6. irizpidea.–Enpresaren titularrek edo bere zerbitzuko langileek ikastaro edo jardunaldietan parte hartzea, turismoaren jardunarekin edo establezimendu turistikoaren kudeaketarekin lotura badute.

2019ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte jasotako prestakuntza hartuko da kontuan, eta, ondorio horietarako, frogagiriak aurkeztu beharko dira, eta honako puntuazio hau aplikatuko da:

PRESTAKUNTZA ORDUAK

PUNTUAK

76 ordutik gora

5

51 ordutik 75 ordura bitarteko prestakuntza

4

26 ordutik 50 ordura bitarteko prestakuntza

3

10 ordutik 25 ordura bitarteko prestakuntza

2

7. irizpidea.–Turismo enpresen eraldaketa digitalerako laborategiaren prestakuntza-ibilbidea.

Turismo enpresen eraldaketa digitalerako laborategiak gomendatutako prestakuntza amaitu izana eskaera aurkezten den egunean, edo 2022ko abenduaren 1erako amaitzeko konpromisoa hartzea 8 punturekin baloratuko da.

Puntuazio hau aplikatzeko, eskaera-inprimakian berariaz sartu den erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da.

8. irizpidea.–Turismo erregistro ofizialean inskribatutako elkarte turistiko batekoa izatea.

Eskatzaileak frogatzen badu Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dagoen turismo elkarte bateko partaide dela deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik, 3 puntu emanen zaizkio.

Horretarako, elkarte turistikoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu behar du, laguntza fitxan dagoen ereduaren araberakoa.

9. irizpidea.–Atxikipena Kontsumoko Arbitraje Sistemari.

Eskatzailea atxikita badago Kontsumoko Arbitraje Sistemari deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik, 2 puntu emanen zaizkio.

10. irizpidea.–Genero berdintasunaren arloko prestakuntza berariazkoa eta berdintasun-planak.

Indarreko arauekin bat enpresa ez badago beharturik berdintasun-plan bat prestatzera baina frogatzen badu berdintasun-plan bat ezarri duela, berdintasunaren arloan neurriak hartu dituela edo berariazko prestakuntza jaso duela , 3 puntu emanen zaizkio gehienez, honela:

–Enpresak frogatzen badu berdintasun-plan bat duela onetsita eskaera aurkezteko egunean: 3 puntu.

–Enpresak berdintasun arloko neurriak hartu baditu: puntu bat horietako bakoitzeko.

–Enpresak berariazko prestakuntza jaso badu berdintasunaren arloan: puntu bat langileei emandako 8 prestakuntza-orduko.

Berdintasun-plana aurkeztu beharko da, halakorik badago, bai eta berdintasunaren arloan neurriak hartu izana edo prestakuntza jaso izana frogatzeko agiriak ere.

Deialdia kudeatzen duen organoak aholku eskatzen ahal dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, laguntza eskatzen duten enpresa eskatzaileek aurkeztutako agiriak baloratzen lagundu dezan.

11. irizpidea.–35 urtetik beherakoak kontratu mugagabearekin kontratatzea.

Establezimendu turistikoaren enpresa titularrak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, dauzkan 35 urtetik beherakoen lanaldi osoko kontratu mugagabeen kopia aurkeztuko da. Horrek 2 puntu emanen ditu.

2021eko urriaren 1etik eskaera aurkezten den egunera arte formalizatutako kontratu guztien kopia aurkeztuko da.

12. irizpidea.–Aitortzak eta ziurtagiriak.

Puntuazio hau emanen da, eskaera aurkezten den egunean enpresak indarrean dituen ziurtagirien arabera:

AITORTZA EDO ZIURTAGIRI MOTA

PUNTUAK

Kalitate turistikoaren Q ziurtagiria

5

EMAS (EB 1221/2009 Erregelamendua)

5

ISO14001 Ingurumenaren kudeaketa

5

ISO 500001 Efizientzia energetikoaren kudeaketa

5

ISO 21401. Jasangarritasuna kudeatzeko sistema ostatuetan

5

UNE170001 Irisgarritasun unibertsalaren kudeaketa

5

Ecolabel etiketa

5

“Kalkulatzen-murrizten dut” zigilua

5

Eskumena duen entitate egiaztatzailearen ziurtagiria edo aitortza baduela adierazten duen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kontzeptu honengatik 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

13. irizpidea.–Nazioartean ospea duten aitortzak.

Eskaera aurkezten den egunean enpresak indarrean badauka nazioartean ospea duen aitortzaren bat bere jardunarengatik, 5 puntu emanen dira, eta ondorio hauetarako, horixe frogatzen duen ziurtagiria edo dokumentazioa aurkeztuko da.

4.–Puntu berdinketa izanez gero, irizpide hauek aplikatuko dira bata bestearen atzetik:

a) Dirulaguntza aurkezteko unean inbertsio guztiak gauzatuak dituzten eskaerak, eta lehentasuna emanen zaie diruz lagungarria den inbertsiorik handiena dutenei.

b) Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio antzinatasunaren datarengatik, establezimendu turistiko zaharrenei lehentasuna emanda, edo erregistro horretako inskripzio antzinatasunaren datarengatik, bidaia agentzien edo turismo aktiboko/kulturaleko enpresen kasuan, zaharrenei lehentasuna emanda.

c) 1. balorazio irizpidearen arabera dirulaguntza txikiena jaso duten eskaerak.

9. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1.–Laguntzak kudeatzen dituen organoak (Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua) aurreko oinarrian ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

2.–Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Onuradunen zerrenda jarduketa bakoitzeko, 8. oinarriaren arabera lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta laguntzen zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3.–Ez da 300 eurotik beherako dirulaguntzarik emanen.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, esanbidezkoak edo isilbidezkoak izan, enpresa eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Inbertsioen justifikazioa.

1.–Justifikazioa aurkezteko epea.

Noiznahi aurkezten ahalko dira egindako jarduketen frogagiriak, dirulaguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2022ko urriaren 14an, egun hori barne.

2.–Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa 7.2 oinarrian aurreikusitako moduan aurkeztuko da, horretarako erabiliz laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Modu telematikoan aurkeztuz gero, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da, horren bidez joateko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora.

3.–Egindako inbertsioak justifikatzeko dokumentazioa.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, eta, bide telematikoak erabiliz gero, eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira:

a) Azken txostena, eginiko inbertsio guztiak xehetasunez deskribatzen dituena, bai eta hasieran aurreikusitako proiektuan izandako desbideratzeak ere, halakorik bada.

b) Aurkezten diren fakturen zerrenda zehatza eta sailkatua, haiek diruz lagundutako kontzeptuen arabera elkartuta eta dataren arabera ordenatu eta zenbakituta, hornitzailea identifikatuta eta IFK zenbakia, fakturaren zenbakia, igorpen eguna, BEZik gabeko zenbatekoa, guztira ordaindutakoa eta noiz eta nola ordaindu den adierazita, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen ereduarekin bat.

c) Egindako inbertsioei dagozkien fakturen kopia; Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, dirulaguntzaren onuradunaren izenean jaulki beharko dira. Ez da beharrezkoa eskaerarekin batera erantsitako fakturak aurkeztea.

100 eurotik beherako fakturarik ez da onartuko (BEZa kenduta).

d) Bankuko egiaztagiriak, fakturak ordaindu direla frogatzen dutenak.

Ordainketa onuradunak eginen du, banku transferentzia bidez, erreziboen zordunketa bidez edo enpresaren kreditu edo zordunketa txartela erabiliz. Ordainketaren egiaztagiritzat hartuko da adierazten duena ordainketa finantza entitate baten bidez egin dela eta enpresaren kontuan kargatu dela. Eskudirutan egindako ordainketak edo hartze-agiriak ez dira onartuko.

Ordainketaren egiaztagiri bakoitza dagokion fakturari lotuko zaio.

e) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa: adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, diruz lagundutako jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Aitorpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

f) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela iragartzeko betebeharra bete dela frogatzen duten argazkiak, frogagiriak edo web estekak, 12. oinarrian eskatutakoarekin bat.

g) Egindako jarduketen argazkiak:

–Establezimendu turistikoen leheneratze, berrikuntza, egokitzapen eta hobekuntzako edozein lan egiten bada, establezimendu turistikoaren kanpoko eta barneko argazkiak, ikusi ahal izateko egoera nolakoa den jarduketak egin baino lehen eta jarduketak egin eta gero.

–Altzariak edo ekipamendua erosten badira, diruz lagundu diren aktibo finkoen argazkiak.

h) Hala badagokio, enpresa edo profesional eskudun baten egiaztagiria edo frogagiria, erakusten duena hasierako “Irisgarritasuna hobetzeko” proiektuak oraindik ere betetzen dituela 5.1.2 oinarrian ezarritako baldintzak, sailkapen horri eusteko.

i) Hala badagokio, eta dirulaguntzaren eskaerarekin batera 5.2.e) edo 5.2.f) oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, dagokion dokumentazioa: erantzukizunpeko adierazpena, obra-lizentzia (obra handiak), obra txikiak toki entitateari jakinarazteko dokumentua edo toki entitateak emandako ziurtagiria, inolako lizentziarik edo baimenik behar ez duela adierazten duena.

11. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

Justifikazio agiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari, eta txosten bat gehituko zaio, frogatzen duena entitate onuradunak betetzen dituela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak.

Laguntza ordaintzeko ebazpena 2022ko abenduaren 31 baino lehenago emanen da.

12. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1.–Dirulaguntzak hartzen dituzten enpresek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean arautua, laguntzen fitxan eskura dagoen eredua erabiliz.

b) Diruz laguntzen diren inbertsioak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

c) Laguntzen organo kudeatzaileari jakinaraztea, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hamar egun balioduneko epean, edo 2022ko irailaren 1era arte (egun hori barne), uko egiten zaiola emandako dirulaguntzari, baldin jarduketa diruz lagungarriren bat edo guztiak ez badira ezarritako exekuzio aldian egin behar.

Komunikazio hori kontuan hartuko da oinarri honen 2. zenbakian ezarritako murrizketak aplikatzeko orduan.

d) Baimena eskatzea diruz lagundutako inbertsioan funtsezko aldaketak egiteko. Eskaera behar bezala justifikaturik egonen da, eta aldaketak egin baino lehen aurkeztu beharko da.

e) Dirulaguntzaren xedeko inbertsioak martxan jartzea edo, hala badagokio, establezimendu turistikoa jendearentzat irekitzea 2022ko abenduaren 31rako (egun hori barne), eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari irekiera-egunaren berri ematea. Epe horrek ez du esan nahi epe luzeagoa dagoenik dirulaguntzaren xede diren inbertsioak gauzatzeko; izan ere hura ezartzen da onuradunak baimena, lizentziak, erregistroko inskripzioa eta abar tramitatzeko.

f) Hala badagokio, egindako inbertsioak justifikatzeko ezarritako epearen barruan aurkeztea obra-lizentzia, obra txikien jakinarazpena, salbuespen ziurtagiria edo dagokion erantzukizunpeko adierazpena.

g) Laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea, jakin bezain laster, baldin eta beste diru-sarrera, dirulaguntza edo babesletza bat lortzen bada deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa bererako.

h) Diruz lagundutako ondasunak turismo jarduerari atxikirik edukitzea gutxienez 10 urtez, ondasun higiezinen kasuan, eta gutxienez 5 urtez, ondasun higigarrien kasuan, jarraian.

Garapen teknologikoko inbertsioetatik etorritako dirulaguntzaren bat jaso badu, gutxienez 3 urtez atxiki behar dira jardunean diruz lagundutako merkaturatze turistikoko plataformak.

Dirulaguntza ordaintzen denetik hasiko da kontatzen epe hori.

Ondorio horietarako, ondasunak jarduera turistikoari atxikitzat joko dira, honako hiru baldintza hauek aldi berean betetzen direnean:

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda etengabe azaltzea jarduera turistikoari dagokion epigrafean, adierazitako aldietan.

–Abian dagoen web-orri bat izatea, eguneraturik, aldi horietan.

–Enpresak Nafarroako Ogasunari diruz lagundu beharreko establezimendu turistikoaren negozioaren ustiapenaren diru sarreren aitorpenak aurkeztea, fakturazio positiboarekin.

i) Gerora sortutako arrazoi bat dela kausa, dirulaguntza jasotzen duen enpresak dirulaguntzaren xedeko establezimenduko jarduera turistikoa utzi behar baldin badu, xedearen gaineko betebeharra beteta dagoela ulertuko da, eta, beraz, ez da laguntza itzuli beharko, baldin eta bermatzen bada establezimendu horretan beste jarduera turistiko batek jarraituko duela (deialdian diruz lagungarriak izateko modukoak hartzen direnetako bat) eta han kokaturik jarraitzen badu dagokion epea bukatu arte.

Kasu honetan, establezimendu horretan jarduera turistikoa egiten jarraitzen duen enpresa subrogatu eginen da dirulaguntza jaso duen enpresa onuradunaren betebehar guztietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Enpresa onuradunak nahitaez eta aurrerapen nahikoarekin jakinarazi beharko dizkio inguruabar horiek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari. Bertan, gainera, jaso beharko da jarduera turistikoarekin jarraitzen duen enpresari jakinarazi zaiola, jakinaren gainean dagoela, eta bere gain hartzen dituela dirulaguntzaren enpresa onuradunak jasotako dirulaguntzatik eratorritako betebehar guztiak.

j) Dirulaguntza behar bezala iragartzea, honela:

–Establezimendu turistikoan ondo ikusteko moduko leku batean jarriko da kartel bat, laguntza fitxan agertzen den ereduaren arabera. Hala egon beharko da 3 urtez, dirulaguntza eman dela jakinarazten duen ebazpena jakinarazten denetik kontatuta, edo, hala badagokio, inbertsioak abian jartzen direnetik.

–Sustapenerako materialean, halakorik badago, eta webgunean, Nafarroako Foru Komunitatearen marka turistikoa azaldu beharko da. Laguntza fitxan horretarako azalduko den loturaren bidez eskatu beharko da hori.

k) Ez da erabiliko emakumeak diskriminatzen duen irudirik jarduketetan, publizitate euskarrietan eta diruz lagundutako jarduerak zabaltzeko materialetan; emakumeen eta gizonen berdintasuna eta rolen pluraltasuna sustatuko da, eta hizkera inklusiboa erabiliko da. Halaber, ez da hizkera sexistarik erabiliko diruz lagundutako jardueraren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

l) Enpresen deslokalizazio kasuetatik batean ere ez erortzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. eta 5. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

ll) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

m) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak egin edo finantzatzen ahal dituen kanpaina guztietan aktiboki parte hartzea, sektorearen parte-hartzea behar denean.

n) Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak emandako ikuskapen txostenean jasotako establezimendu turistikoaren gabeziak zuzentzea, horretarako ezarritako epean. Justifikaziorako aldia bukatutakoan zuzenketak egiteko epea bukatu baldin bada zuzenketa egin gabe, deklaratuko da onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu egin dela.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriz ere zehazten ahalko da ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Gardentasun betebeharra duten onuradunek eskatutako informazioa aurkezteko betebeharrari buruz (12.1.a) oinarrian ezarritakoa):

–Informazioa epez kanpo aurkezten badu, eta, betiere, 2022ko urriaren 14ra arte aurkezten badu (egun hori barne), ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da, eta, aurkeztu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

–Onuradunak informazioa emateko betebehar hori betetzen ez badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

b) Justifikazio agiriak aurkezten badira 2022ko urriaren 15etik 2022ko azaroaren 4ra bitarte (bi egun horiek barne), %10 murriztuko da ordaindu beharreko dirulaguntza. Egun horren ondotik aurkezten badira, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

c) Diruz lagundutako jarduketak prezio merkeagoan egiten badira (ezarritako epean gauzatu, fakturatu eta ordainduta), murrizketa hauek aplikatuko dira.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarteko prezioan egiten bada, azken dirulaguntzaren ordainketa murriztuko da: justifikatutako inbertsioaren ondoriozko dirulaguntzaren %50.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik beherako prezioan egiten bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Dirulaguntzaren xedeko jarduketaren bat ez dela eginen jakinarazteko komunikazioa aurkezten bada epearen barnean, oinarri arautzaile honen 1.c) apartatuan adierazi bezala, jarduketa hori ez da kontuan hartuko exekuzio maila zehaztearen ondorioetarako.

Era berean, justifikatzen den inbertsio diruz lagungarria ezin da baxuagoa izan eskatutako gutxieneko inbertsioa baino. Izan ere, baxuagoa bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

d) Oinarri honen 1.h) eta 1.j) apartatuetan ezarritako epeak betetzen ez badira, zenbat denbora falta den betetzeko, horren araberako zuzeneko proportzioan zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa.

e) 2022ko abenduaren 1erako prestakuntza-ibilbidea osatzeko hartutako konpromisoa betetzen ez bada, eskaeraren puntuazioa berriz kalkulatuko da, 7. balorazio irizpidean lortutako kalifikazio-puntuak kenduta.

Puntuazioa birkalkulatuta lortutako emaitza horrekin eta gainerako eskaerekin alderatuta oraindik ere enpresa onuradun izaten segitzen badu dirulaguntza emateko ebazpena eman behar den unean, ordainduko den dirulaguntza %20 murriztuko da.

Aldiz, lortutako emaitzarekin ezin badu laguntzen onuradun izan, laguntza kobratzeko eskubidea galduko du.

f) Ez badira aurkezten 10.3.i) oinarrian aurreikusitako egiaztagiriak, “irisgarritasuna hobetzeko” proiektuan egindako inbertsioek kalifikazio hori izaten jarraitzen dutela egiaztatzeko, aurreko apartatuan aurreikusitakoa aplikatuko da.

g) Oinarri honetako 1.e) apartatuan inbertsioak abian jartzeko edo jendearentzat irekitzeko ezarri den data betetzen ez bada (2022ko abenduaren 31), jasotako diru kopuru guztiak itzuli beharko dira, behar diren berandutze-interesekin batera.

13. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta “de minimis” laguntzen izaera.

Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, jarduketa beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

Jarduketa hauetarako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, bat etorriz Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduarekin. Erregelamendu horren xedea da zehaztea nola aplikatu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bati emandako “de minimis” laguntza guztien batura gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da 3 zerga-ekitaldiko edozein alditan.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak aitortu beharko dituzte eskaera egiteko inprimakian.

14. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

15. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete oinarri arautzaile hauen aurka, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2203218