68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Kafea dastatzeko lokala

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Lucrecia Sánchez Galar.

Jarduera: kafea dastatzeko lokala (kafetegia), eraberritzen ari den Karrikaburu Etxea izeneko eraikinaren beheko solairuan.

Tokia: 1. poligonoko 6. lurzatia (Elizaldea kalea 1, Luzaide).

Luzaiden, 2022ko martxoaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2204361