68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2022ko karga-tasak

Leitzako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2022rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea jendaurrean egonen zen 30 egun baliodunean, 2022ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter zezaten eta egoki juzgatzen zituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

Zerga-tasak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,37.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota, 20 euro).

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Igoeraren urteko portzentajeak:

  • Koefizientea: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

SORTZE-ALDIAK

KARGA-TASA

Urtebetetik behera

%8,35

Urte bat

%8,35

2 urte

%8,35

3 urte

%8,35

4 urte

%8,35

5 urte

%8,35

6 urte

%8,35

7 urte

%11,00

8 urte

%17,00

9 urte

%17,00

10 urte

%17,00

11 urte

%17,00

12 urte

%17,00

13 urte

%17,00

14 urte

%17,00

15 urte

%17,00

16 urte

%17,00

17 urte

%11,00

18 urte

%11,00

19 urte

%8,35

20 urtetik gora

%8,35

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Leitzan, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2204349