68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Herriko eraikuntzen zaharberritze eta apainketa eta bestelako obrentzako dirulaguntzei buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, Herriko eraikuntzen zaharberritze eta apainketa eta bestelako obrentzako dirulaguntzei buruzko ordenantza aldatzeko hasierako onespena eman zuen.

Erabaki hori 2022ko otsailaren 1ean argitaratu zen, 2022ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epea iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzaren aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren ariora.

Leitzan, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

ALDATUTAKO TESTUA

“1 artikulua. Egikaritza Materialerako Kostuaren (EMK) ehuneko jakin bati dagokion laguntza jasoko dute eraikuntza, lan eta instalazioetan eginen diren honako jarduerek:

(...)

b) EMKren %4,5eko laguntza autokontsumorako eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak sartzen dituztenentzat. Onura honen aplikazioa baldintzatuta dago beroa sortzen duten instalazioek dagokion administrazioak homologatutako kolektorea edukitzera. Halaber, laguntza hau jasoko dute ingurumenaren aldetik hobekuntzak lortzeko egiten direnek, hala nola putzu septikoak etab.”

Iragarkiaren kodea: L2204347