68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Ur banaketa eta saneamendua emateko eta hauei loturiko gaineko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, Ur banaketa eta saneamendua emateko eta hauei loturiko gaineko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean aldatzeko hasierako onespena eman zuen.

Erabaki hori 2022ko otsailaren 1ean argitaratu zen, 2022ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Epe hori iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak eman dion idazketaren ariora.

Leitzan, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

ERANSKINA

Tasen zenbatekoa

a) Ordenantzako 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga oinarriarena, Hornidurarako kuota finkoa sortuko duena:

Kontagailuaren diametroaren arabera, lauhileko bakoitzeko:

–20 mm bitarte: 6,90 euro.

–40 mm bitarte: 16,90 euro.

–80 mm bitarte: 91 euro.

b) Ordenantzako 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga oinarriarena, Saneamenduko kuota finkoa sortuko duena: 2,81 euro/lauhileko.

Iragarkiaren kodea: L2204345