68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Legasako Kontzeju Batzarrak, 2022ko martxoaren 12an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2021 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 1/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko da.

Legasan, 2022ko martxoaren 21ean.–Kontzejuko burua, Jesus Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2204094