68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2022ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ordenantzaren indargabetzea jendaurrean jarri da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratuta, eta ez da erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu; beraz, ordenantza behin betiko indargabetuta geldituko da.

Muetzen (Gesalatz), 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2204098