68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2021eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udalaren 2021eko aurrekontuan (3/2021 aldaketa espedientea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Fontellasen, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2204092