68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioaren bidez gizarte-larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko, larrialdi egoeran diren pertsonei eta/edo familiei (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 616826.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/616826).

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2022ko martxoaren 18ko Alkatetzaren 113/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi zuen gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emanen zaie 2022. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza zendeako pertsonei eta/edo familiei.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza zendeako pertsonak eta familiak, zailtasun egiaztatuak dituztenak larrialdi egoera bati aurre egiteko.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauen helburua da tresna eraginkor batez hornitzea Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak, aurrea har diezaieten suerta litezkeen larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten pertsonen edota familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 1.500,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekia.

Oltza zendean, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2204344