68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzena (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 616758.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/616758).

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2022ko martxoaren 18ko 114/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi zuen mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzen 2022ko deialdi publikoa.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauek helburu dute garraio egokitu bat (taxia) erabiltzeko laguntza ematea desgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak dituztenei, baldin hiriko garraio kolektiboa ezin erabili badute sartzeko zailtasunak direla eta. Helburua da Oltza zendeako herritarren joan-etorriak erraztea, batez ere Iruñerako eta eskualdeko beste herrietarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 700,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekia.

Oltza zendean, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2204340