68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2022rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2022ko urtarrilaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak, legez behar den gehiengoa zuela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabanillasen, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2204175