68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Ordenantza, higiezinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2022ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Arakilen higiezinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arakilen, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2204404