68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, udalerri eta kontzeju hauen izen aldaketa onesteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakien argitalpenarena: “Romanzado” ordez, “Romanzado / Erromantzatua” eta “Garciriáin” ordez, “Garciriáin / Gartziriain”, hurrenez hurren.

2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24koan, besteak beste, honako erabaki hauek argitaratu ziren:

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko otsailaren 9an hartua, “Romanzado” udalerriaren izena aldatzea onesten duena. Hemendik aurrera “Romanzado-Erromantzatua” izanen da.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko otsailaren 9an hartua, “Garciriáin” kontzejuaren izena aldatzea onesten duena. Hemendik aurrera “Garciriáin-Gartziriain” izanen da.

Aldizkari horren euskarazko bertsioan, bi izen horiek (“Romanzado-Erromantzatua” eta “Garciriáin-Gartziriain”) oker argitaratu ziren, bai idazpuruetan, bai kasuan kasuko testuan zehar. Akats material hori argitalpen honen bidez zuzentzen da, eta adierazten da aipatutako herrien izendapen elebidunaren adierazpen grafikoa, hurrenez hurren, honako hau dela: “Romanzado / Erromantzatua” eta “Garciriáin / Gartziriain”, bat etorriz Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko irizpideak ezartzen dituen otsailaren 28ko 5/2018 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako irizpidearekin.

Iruñean, 2022ko martxoaren 28an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2204719