67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

2022eko aurrekontua. Hasierako onespena

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko martxoaren 2ko osoko bilkuran, 2022. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Areson, 2022ko martxoaren 3an.–Lehendakaria. Amaia Jaka Apezetxea.

Iragarkiaren kodea: L2203586