67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2022ko martxoaren 15ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa aldatzea.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lerinen, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2204045