67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2022ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua betetzeko, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Iturmendiko Udalaren 2022ko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2021eko abenduaren 20an egin bilkuran erabaki zen (2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa).

Iturmendin, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: % 13,69. Arriskuko osagarria: % 7. Mailako berariazko osagarria: % 12. Beste osagarri batzuk: % 10. Baldintza berariazkoa: B2 euskara maila.

Administrari-ofiziala: Bakaikuko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Iturmendi. Lanaldi osoa. Lanaldiaren % 40 Bakaikun. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 14,80. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea nahitaezkoa da: EGA.

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldi osoa. Lanaldiaren erdia Bakaikun. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: % 35. Lanpostuko osagarria: % 5,72. Beste osagarri batzuk: % 10. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea nahitaezkoa da: EGA.

Izenen zerrenda

Araubide administratiboko bitarteko langileak.

Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Antzinatasun aitortua: 2012-02-28. Egoera: jardunean.

Idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon. Antzinatasun aitortua: 2006-08-31. Egoera: jardunean.

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa betetzea.

Iragarkiaren kodea: L2204207