67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkate udalburuak, 2022ko martxoaren 18an, osorik jasotzen den ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo dagoenean, eta eskuordetzea espresuki egin behar dela horretarako.

Apirilaren 19tik maiatzaren 3ra, biak barne, udal-mugartetik kanpo egonen naiz.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Francisco Javier Beraza Lanz zinegotzia nire ordez arituko da alkate gisa ditudan egiteko guztietan, Iturmendiko udal-mugartetik kanpo nagoen bitartean, apirilaren 19tik maiatzaren 3ra, biak barne.

2. Ebazpen hau Francisco Javier Beraza Lanzi jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Iturmendin, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2204173