67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean, argitaratu zen iragarkia hasiera batez onesten dituena 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurreko aldia igaro ondoren, ez da erreklamaziorik aurkeztu aurrekontuari dagokionez. Beraz, behin betiko onetsi dira 2022rako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Era berean, agindua eman da kapituluka laburtutako aurrekontua argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 19.844,12 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.752,12 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.020 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 49.757,52 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.000 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 7.031,09 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 91.404,85 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 40.458 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 16.930 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 11.516,85 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 22.500 euro.

Gastuak, guztira: 91.404,85 euro.

Ezporogin, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2204358