67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Berdintasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Osasuneko Informazio Batzordeko burutza eskuordetzea

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 112/2012 Ebazpena eman zuen 2022ko martxoaren 18an. Hona hemen testu osoa:

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen informazio batzorde iraunkorrak sortzea, bat etorriz xedatzen denarekin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan (errege dekretu horrek Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua, “AFE”, onetsi zuen).

Kontuan hartuz Berdintasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Osasuneko Informazio Batzordeak bilera egin duela 2022ko martxoaren 17an, alkatetza honek eskuordeturik batzorde horretako burutzan arituko den izangaia hautatzeko, bat etorriz AFEren 125. artikuluan xedatutakoarekin.

Kontuan hartuz egindako proposamena, aipatu Berdintasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Osasuneko Informazio Batzordeko burutza eskuordetzeko.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Ebazpen honen datatik aurrera, María Isabel Blanco Álvarez zinegotziari eskuordetzea Berdintasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Osasuneko Informazio Batzordearen burutza, bat etorriz Informazio Batzordeak egindako proposamenarekin.

Bigarrena.–Eskuordetza hau denbora mugarik gabe egiten da eta, AFEren 114. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan xedatuarekin bat, eskuordetza baliogabetu edo aldatu ahal izateko, emateko eskatzen diren baldintza berak beharko dira. Eskudantzien eskuordetza, eraginkorra izateko, eskuordetzaren hartzaileak onartu beharko du. Dena dela, eskuordetza hori isilbidez onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, erabakia jakinarazten denetik, eskuordetzaren hartzaile den kideak ez badio organo eskuordetzaileari berariaz adierazten ez duela eskuordetza onartzen.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta haren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Jakinarazten dut, ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten dut erabaki honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela: berraztertzeko errekurtsoa egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Oltza Zendean, 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2204204