67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua betetzeko, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Bakaikuko Udalaren 2022ko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2021eko abenduaren 15ean egin bilkuran erabaki zen (2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 3koa).

Bakaikun, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkari-kontu hartzailea. Buru den udala: Bakaiku. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: % 35. Lanpostuko osagarria: % 5,72. Lanaldiaren luzapena: % 10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: C1-EGA.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hutsik. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 13. Arriskuko osagarria: % 6. Lanaldiaren luzapena: % 10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza: baldintza berariazkoa, B2 maila.

Administrari-ofiziala: Iturmendiko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Iturmendi. Lanaldiaren % 40 Bakaikun. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 14,80. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: C1-EGA.

Izenen zerrenda

Araubide administratiboko bitarteko langileak.

Idazkari-kontu hartzailea: Eunate Nicuesa Txakon. Maila: A. Antzinatasuna: 2006ko abuztuaren 31a.

Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Maila: C. Antzinatasuna: 2016ko ekainaren 6a.

Iragarkiaren kodea: L2204336