67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iraganik 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

2021eko abenduaren 15ekoa da hasierako onespenaren erabakia, eta 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 3an.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluarekin, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 116.900 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.630 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 169.370 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 22840 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 135.933 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 452.675,11 euro.

GASTUAK

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 126.846 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 93.966,04 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 63.696 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 149.911,82 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 410 euro.

Gastuak, guztira: 434.829,86 euro.

Bakaikun, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2204202