67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratu bati aldaketa nabarmen ez-funtsezkoa egiteko espedientea, Valle de Odieta SCLk sustatua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aditzera ematen da zabaldu dela jendaurrean jartzeko epea, 2022ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9koan, argitaratutako iragarkiaren bidez hasi zena, hain zuzen ere 2022ko maiarzaren 16ra arte, egun hori barne. Epe horretan espedienteko dokumentazioa jendearen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, iruña), jendea hartzeko orduetan (8:30etik 14:00ak arte), edozein pertsona fisiko edo juridikok hura aztertu eta, nahi izanez gero, alegazioak jarri ahal izan ditzan.

Espedientea

Ingurumen baimen integratuaren aldaketa nabarmena

Kodea

0001-0040-2021-000039

Hasiera eguna

2021-12-23

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Sailkapena

Legeria

A jarduera

B jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 10.15 taldea

Abenduaren 16ko 1/2016 ELD

I. eranskina, 5.4.a)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina, 5.3.b).i)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 1. f) multzoa

II. eranskina / 9. e) multzoa

Instalazioa

Esnetarako behien ustiategia (A jarduera) eta hondakin organikoen biometanizazio planta (B jarduera).

Titularrak

Valle de Odieta SCL / Hibridación Termosolar Navarra SL

Zentroaren zenbakia

3106509002

Tokia

17. poligonoa, 48., 50., 51., 52., 53., 54., 55. lurzatiak, “Corraliza de Tomillar” alderdia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 607.519,000 eta Y: 4.684.429,000

Udalerria

Caparroso

Proiektua

Digestato likidoaren tratamendua, laboreak ureztatzeko ur gisa berrerabiltzeko

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa:

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2022ko martxoaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2204498