67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

676/2022 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 2koan.

Azaroaren 11ko 3534E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 25ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urtarrilaren 16ko 66E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (210 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8koan, hautapen prozesua puntuazio altuenekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena argitaratu zen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 180/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta ezarritako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren. Horrekin batera, epearen zenbaketa eten egin zen txanda irekiko izangai batzuentzat, honako hauentzat, alegia: Nuria Moreno Narros andrea, Ana Isabel Sánchez Martínez andrea, Ana Romanzado Olasagarre andrea eta María José Aramendía Díaz andrea.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da orain onestea bai haien izendapena, bai aukeratu zituzten lanpostuen esleipena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nuria Moreno Narros andrea, Ana Isabel Sánchez Martínez andrea, Ana Romanzado Olasagarre andrea eta María José Aramendía Díaz andrea, den-denak txanda irekikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanpostuetan aritzeko.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Nuria Moreno Narros andreari, plantilla organikoan 61296 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.

Ana Isabel Sánchez Martínez andreari, plantilla organikoan 63011 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Ana Romanzado Olasagarre andreari, plantilla organikoan 64953 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.

María José Aramendia Díaz andreari, plantilla organikoan 63724 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko martxoaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2204063