64. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04141 JV/-- espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Aloña Agirre Arruti.

Helbidea: Garaitarreta, 6- 31780-Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Urtandi iturburua.

Eskatutako emaria: 0,2000 l/s-koa.

Tokia: Garaitarreta auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilera eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburutik ura hartzeko HDPEzko (dentsitate handiko polietilenoa) hodi bat jarriko da, hazbeteko diametrokoa, harriez eutsita. Hodiak bi metroko luzera izanen du, eta 1 m³-ko edukiera eta gainezkabidea dituen PVCzko ur-biltegiari konektatuko zaio. Ur-biltegira iritsi aurretik kontagailu bat dago, zorrotada bakarrekoa. Banaketa HDPEzko hazbeteko hodi baten bidez eginen da 1 m³-ko edukiera duen poliesterrezko ur-biltegiraino, zeina baserrian baitago, 275 metrora. Ur-biltegi horretara iritsi baino lehen hodia adarkatu eginen da, lorategia ureztatzeko eta igerilekua (25.000 l) urez betetzeko. Ur-biltegiak buia bat dauka betetzen denean kontrolatzeko, eta segurtasuneko gainezkabidea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko martxoaren 2an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2203576