64. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

428/2022 EBAZPENA, 2022ko martxoaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez, akats bat zuzentzen da unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdian –Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordearen 2022ko otsailaren 22ko 344/2022 Ebazpenaren bidez onetsia–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2022ko otsailaren 22an emandako 344/2022 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen, eta 2022ko martxoaren 7ko “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu zen deialdia.

Ebazpen horren I. eranskinean akats bat atzeman da 5198 zenbakiko lanpostuaren ikerketa-eskakizunean, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2022ko otsailaren 22an emandako 344/2022 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa –unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen ebazpen horren bidez–, 5198 zenbakiko lanpostuaren ikerketa-eskakizunari buruzkoa.

Honela dioen tokian:

“–Lanpostu zk.: 5198.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Konputazioaren Zientziak eta Adimen Artifiziala.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: informazioaren tratamendu lausoa.”

Honela esan behar du:

“–Lanpostu zk.: 5198.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Konputazioaren Zientziak eta Adimen Artifiziala.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: irudien prozesamendua teknika lausoak erabiliz.”

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 7an.–Inés Olaizola Nogales, Irakasleen Gaietarako errektoreordea.

Iragarkiaren kodea: F2204209