63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, Uraren goi hornidurako zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

“5. artikulua, 2.2 puntua. Zerga-oinarriak, kuotak eta tarifak.

–Mairagako Mankomunitatearen lurralde-eremuko erabiltzaileei uraren goi-horniduragatik aplikatu beharreko kuota aldakorraren tarifa konstantea:

  • 0,3009 euro/m³.

–Kuota finkoa, Mairagako Mankomunitateak emandako uraren goi-hornidurako zerbitzuaren kostu finkoa finantzatzen duena, eta erabiltzaileak aldian behin ordaintzen duena, aurreikusia duen ur-emariaren eskariaren arabera:

  • 1.183,12 euro/l/s.”

Tafallan, 2022ko martxoaren 4an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2203744