63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

–Sustatzailea: NILSA.

–Jarduera: Arbontzeko hondakin-uren arazketa.

–Tokia: Arbontzeko 5. poligonoko 40., 185., 186., 187., 189., 190., 302. eta 337. lurzatiak. Elizaren azpiko alderdia.

Erromantzatuan, 2022ko martxoaren 17an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2203999