63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia eta oinarriak, autoenplegua sustatzeko laguntzak emateko 2022an. Laburpena

DDBS (Identifikazioa): 614425.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/614425).

a) Onuradunak: Orkoiengo pertsona fisiko edo juridikoak.

b) Xedea: Pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, Orkoienen mota guztietako ekimen berritzaileak abian jartzera lagunduz.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa, guztira: 4.500,00 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko abenduaren 31ra arte.

Orkoienen, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2203617