63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea “Odietako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroa” arautzen duen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egun baliodunean Udalaren iragarki-taulan paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Behin betiko onetsi ondotik, dagokion iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erripan (Odieta), 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2203616