63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, zeinaren bidez jorratu baitzen Nafarroako Ehizari eta Arrantza, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Muruzabalgo udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Enerizko, Muruzabalgo eta Utergako udal-mugarteak.

Muruzabalen, 2022ko martxoaren 11n.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2203735