63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua, 2022-2032 aldirako

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki du espediente bat irekitzea, Udalaren laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko, 2022-2032 aldirako. Horretarako hamabost eguneko epea emanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesa dutenek aurkez ditzaten adjudikazio eskaerak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lizoainen, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2203832