63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Aldaketa, Hermendira sartzeko mendiko pisten erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Lanzko Udalak, 2022ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lanzko hermendian sartzeko mendiko pisten erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lantzen, 2022ko martxoaren 16an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2203957