63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak xedatzen du alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2022ko martxoaren 21etik oraingo egoera aldatu arte.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, ebatzi dut (2021/339 Ebazpena):

1. Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziaren esku uztea alkate gisa ditudan eginkizun guztiak Etxarri Aranazko udal-mugartetik kanpoan nagoen bitartean.

2. Honen berri ematea Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2204107