63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Deialdia, kultura, kirol eta aisialdiko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko 2022rako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 614517.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/614517).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Cintruenigon 2022. urtean egiten diren kultura, kirol eta aisialdiko jarduerak eta ekintzak laguntzeko. Deialdi hau ezartzen da oinarri harturik printzipio hauetan: publikotasuna, gardentasuna, norgehiagoka, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza. 50.000 euroko zuzkidura izanen du, egotziko zaiona 3340 48920002 aurrekontu-partidari (“Kultura-erakundeendako dirulaguntza”), Cintruenigoko Udalaren 2022rako gastuen aurrekontuan. Babestuko dira jarduera guztiak, baldin eta jende ororendako badira eta betetzen badituzte Cintruenigoko Udalaren kultura eta kirol arloetako politikaren helburu orokorrak. (VI. eranskina).

Cintruenigon, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2203682