63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Bake epailearen kargua hutsik

Bat etorriz Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluekin, bake epailearen kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten Udalaren Idazkaritzan, edo Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez, baldin eta behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte.

Bargotan, 2022ko martxoaren 17an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2204015